Gaur egun, iraunkortasunaren alde bozkatzen dugunok tentazioa dugu “Bregret” -arekin (Brexit eta damutu arteko hitz jokoa) apur bat harrotzeko, beti arrazoia izan dugulako frogatzat hartuz. Baina harrokeria hori izan zen, neurri batean, brexit-aren arrazoia. Boto-emaile askorentzat, brexit-a ez zen soilik EBren aurkako gaitzespena, baizik eta baita Erresuma Batuko klase politikoarena eta gauzak egiteko moduarena ere.

Hau bereziki egia izan zen Galesen. Hemen, alde egitearen aldeko botoa indartsuagoa izan zen Londres eta Cardiffeko gobernuek huts egin zuten komunitate postindustrialetan. Eremu horiek EBren inbertsioaren onurak jaso zituzten, baina horrek ezer gutxi egin zuen ikatz-industriaren gainbeheraren ondorio sozial, kultural eta ekonomiko larriak arintzeko.
XIX. mendean, ikatzak Gales modernoa egin zuen. Ekonomia modernoa eta gorakada demografikoa sortu zituen, landa-komunitateak industria-hiri dardarti bihurtu zituena, bakoitza bere buruarekiko, bere klasearekiko eta Galesekiko berarekiko harrotasun sentimendu basati batekin. Britainiar tokiak ere baziren: bere Erregeaz, Herrialdeaz eta Inperioaz harro, Royal Navyko hainbat ontzik ikatz galestarrarekin funtzionatu zutelako harro.
1920an 290.000 meatzari zeuden Galesen. Hala ere, atzerriko ekoizpen merkeago batek erakarrita, eraikitzen lagundu zuten Erresuma Batuak bizkarra eman zien Galesko ikatz hobiei, eta hamarkadetako gainbehera jarraitu zuten. Gerren arteko depresioa suntsitzailea izan zen eta langabezia masiboa eta emigrazioa eragin zituen. 1947an industriaren nazionalizazioak meatzariekiko errespetu pixka bat itzuli zuen, baina ezin izan zuen gelditu pixkanaka petrolioak ordezkatutako industriaren gainbehera. 1948 eta 1970 bitartean, Galesko meatzarien kopurua 128.000tik 50.000ra jaitsi zen. 1974an, Mid Glamorgan Konderriko Kontseiluaren memorandum batek, Galesko Estatu Idazkariari itzulingururik gabe esaten zion: “Haranak hiltzen ari dira”.
Agian egokia izango da, orduan, Brexit-ak ere porrot egitea bere anglokentrismoagatik. Bere argudioetan, bultzatzaile nagusiek arreta gutxi eskaini zieten Ingalaterra ez diren Erresuma Batuko aldeei. Ez dirudi gehienei bururatzen zaienik Erresuma Batuak EBrekin duen lurreko mugan zer gerta daitekeen eta Brexit-a Ostiral Santuko Akordioarekin nola gurutzatuko litzatekeen aztertzea. Brexit-aren aldekoek, Ingalaterratik kanpo, hobeto jakin beharko zuketen, baina haiek ere, amets ideologikoengatik distraituegiak ziruditen, alderdi praktikoetan asko pentsatzeko. Horren emaitza izan zen Erresuma Batuko merkatu bakarraren beraren asaldura politikoa eta amaiera eraginkorra.