Eskoziari buruzko solasaldia – Xavier Solano i Bello

Periskopioa Eskoziara begira jarri dugu oraingoan.Xavier Solano i Bello politologo katalanarekin Eskoziako bigarren erreferendumaren aukera zein oztopoei buruz Bilboko La Bolsan izandako solasaldia entzungai jarri dugu. Soinua oso kalitate onekoa ez bada ere, edukiak merezi duelakoan, zuekin partekatu nahi izan dugu.

Xavier Solano i Bello politologo katalana da, Pompeu Fabra Unibertsitatean Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna. 2004 eta 2005 artean, Wendy Alexander diputatu laboristaren aholkularia izan zen eta Eskoziako Gobernuko Osasun Sailean lan egin zuen. Ondoren, SNPko orduko Eskoziako Parlamentuko diputatu eta gaur egungo Eskoziako Lehen Ministro Nicola Sturgeonen aholkulari izan zen. 2007an, “El mirall escocés” -“El Espejo Escocés. Una visión catalana del proceso abierto hacia la independencia”-,liburua argitaratu zuen, non eskoziar mugimendu independentista deskribatzen duen eta katalanarekin alderatzen duen. Urte horretatik aurrera, Cercle d’Estudis Sobiranistes fundazio kataluniarreko kide izan da. 2008an, Kataluniako Generalitateko Gobernuaren Erresuma Batuko ordezkari izendatu zuten. Kargu horretan aritu zen 2011ra arte, eta ondoren, 2015era arte, SNPko analista politikoa izan zen Erresuma Batuko Parlamentuan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak onartzeko baimena emango duzu eta cookie-en politika onartuko duzu. Sakatu esteka, informazio gehiagorako ACEPTAR
Aviso de cookies