XXI. mendeko demokrazia eredu berriak aztergai

Telesforo Monzon eLaborategia (TMeLab), Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arantzazulab-ek elkar lanean, XXI. mendeko demokrazia eredu berriak: asanblada herritarrak edo demokrazia deliberatiboa jardunaldia antolatu zuten martxoaren 15ean. Bertan, besteak beste, Eskozia, Frantzia, Irlanda eta Euskal Herriko esperientziak ezagutu ziren.

Gaurkoan, bideo bakoitzean saio osoa ikusgai bada ere, Louise O’ Reilly (Irlanda) eta Robin McAlpine (Eskozia) lagunen ikuspegian jarri dugu begirada eta zuzenean bakoitzari dagokion tartera bideratzen zaitugu. Hortaz, bideo bakoitzaren botoiari sakatu eta aurrera!

Louise O’ Reilly (Irlanda)

Robin McAlpine

Irudiak: TM, MU

TM eLab Olaso Dorrea Fundazioaren ekimen bat da, zeinak bere ondarea euskal herrigintzaren mesedetan jartzen duen, euskal soberanismoari bultzada berri bat eman asmoz.

Gure Esku
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.