Bazkidetza kanpaina kalean da

Erreferendumaren aldeko herri ekimenaren egitasmoa herriz herri partekatzeko, aurkezpen bira egiten ari dira asteotan Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Gure Eskuren bozeramaileak. Etapa berri honetan, inoiz baino gehiago, “herritarren konpromisoa” ezinbestekoa izango dela azpimarratu dute saio hauetan: “Gero eta gehiago izan, urrunago eta azkarrago iritsiko gara”.

“Herri erronka” izango den egitasmo berriari indartsu heltzeko, gaur egun bazkide garen 2400 lagunetik harago joan eta komunitatea handitzea “gakoa” izango da. Eta horregatik, martxoaren 31n abian jarritako bazkidetza kanpaina asteburuan kalera aterako dute hainbat herritan. Online egiteko aukera ere zabalik da lehendik plaza.gureesku.eus atarian.

Bozeramaileek jakinarazi dute ‘Plaza’ deituriko plataforma digital berri bat martxan jarria duela Gure Eskuk, bazkideok dinamikaren inguruko erabakietan parte hartzeko aukera izan dezagun eta uneoro hurbileko informazioa eskura izan dezagun.

Bazkide egiteko esteka honen bidez kanpainaren berri zabaltzea garrantzitsua da: www.plaza.gureesku.eus

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak onartzeko baimena emango duzu eta cookie-en politika onartuko duzu. Sakatu esteka, informazio gehiagorako ACEPTAR
Aviso de cookies