Demokrazian, ezin da epaitu demokrazia

Konponbide politikoaren alde deituriko manifestu bat aurkeztu dute gizarteko alor anitzetako 68 herritar ezagunek, demokraziaren aurkako epaiketa hasi bezperan.

Gizarteko alor anitzetako 68 herritar ezagunek babestu dute manifestua, eta aurkezpenean izan dira sinatzaileetako zortzi: Julen Telleria, Elixabete Garmendia, Jesus Uzkudun, Martxelo Otamendi, Amalur Alvarez, Iñaki Zarraoa, Begotxu Olaizola eta Txutxi Ariznabarreta. Telleriak eta Garmendiak irakurri dute manifestua.

Manifestu honen aldeko atxikimendu bilketa Gure Esku Dagok sustatu du, dokumentuan jasotzen diren gakoek Euskal Herriko gehiengo sozialaren babesa dutelakoan. Bildutako atxikimendu zerrenda gehiengo sozial hori islatzen duen lagin bat besterik ez da. Oso lagin esanguratsua. Horregatik, atxikimendu bilketa amaitutzat eman du GEDek.

Manifestuaren eta atxikimendu bilketaren zerrendaren berri emateko webgune bat sortu du euskaraz, gaztelaniaz eta katalanez: www.konponbidearenalde.eus

Gure Esku
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.