Periskopioa

Begirada altxatu eta mundura zuzendu; Eskoziatik, Irlanda eta Galeseraino, Quebec, Korsika, Kaledonia Berria edota Groenlandiaraino, munduan zehar martxan dauden burujabetza prozesuak aztertu eta haietatik ikasteko parada eskainiko digu Periskopioak.

Munduko demokrazia garatuenetan ez da eztabaidan jartzen komunitate bateko biztanleek beren etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea duten. Pantaila hori gaindituta dago. Autodeterminazioaren edo erabakitzeko eskubidearen inguruan sortzen den eztabaida bakarra da erabakia noiz eta nola gauzatuko den.

Euskal herritarrok, ordea, oso bestelako egoera bizi dugu: gure borondate politikoa errespetatu, aintzat hartu eta aitortzeari uko egiten dioten estatuak ditugu aurrean. Eta hain zuzen, horregatik dira Periskopioa bezalako tresnak garrantzitsuak guretzako, gatazkaren sorburua erabakian ez dagoela ikasteko, gure etorkizun politikoaren jabe izatea normaltasun demokratikoan kokatzen dela ikusteko eta posible dela sinesteko.

Eta batez ere, gure prozesu propioa Eskoziako, Irlandako edota Kaledonia Berriko prozesuekin sinkronizatuz, aurrean ditugun estatuen jarrera bortitza eta antidemokratikoa nazioartean eta Europan kokatzeko aukera dugulako, eta ezin dugulako aukera hori galtzen utzi.

Periskopioarekin, ur azpitik atera, eta begirada altxako dugu, gure uretatik haratago datozen olatuak ikusteko eta hartzeko gai izan gaitezen.

 

Amalur Alvarez (Gure Esku) eta Iratxe Esnaola (Telesforo Monzon eLab)

Periskopioaren artikuluak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak onartzeko baimena emango duzu eta cookie-en politika onartuko duzu. Sakatu esteka, informazio gehiagorako ACEPTAR
Aviso de cookies