Erreferendumaren aldeko herri ekimenaren aurkezpen bira abiatu du Gure Eskuk

Etapa berrirako helburu argi bat mahai-gaineratu zuen Gure Eskuk martxoaren 31n Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian: “Gure etorkizuna erreferendum bidez erabakitzea posible egitea”. Horretarako, “erronka kolektibo bat” izan asmo duen herri ekimen bat sustatuko du datozen hilabeteetan.

Herri ekinaldi honen egitasmoa mota guztietako eragileekin partekatzen ari da Gure Esku, eta aurkezpen bira honekin herriz herri joango da mota guztietako herritarren konplizitatea eta konpromisoa lortzeko asmoz. Aurkezpen horietan parte hartzen ari dira Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburuk.

Era berean, ‘Egizu posible’ lelopean martxan jarritako bazkidetza kanpaina gakoa izango da erronka berriei indartsu heltzeko. Bazkide egiteko esteka honen bidez kanpainaren berri zabaltzea garrantzitsua da: www.plaza.gureesku.eus

Gure Esku
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.