“Euskal Herriak oinarrizko eskubideen eta askatasunen aldeko bigarren fronte bat eraiki behar du Estatuaren aurrean”

Gure Eskuk gonbidatuta, ‘Ezinezko erreferendumetik, ezinbesteko erreferendumera’ hitzaldia eskaini du Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak Gasteizko Europa Jauregian. Amalur Alvarez Gure Eskuren bozeramaileak egin du agurra eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak hitzaurrea.

Hona hemen Roger Torrent-ek azaldu dituen gako nagusiak:

“Gure helburua da estrategia politiko bat diseinatzea, gaur ezinezkoa dirudien erreferendumetik saihestezina izango den erreferendumera igarotzeko”.

“Euskal Herriak oinarrizko eskubideen eta askatasunen aldeko bigarren fronte bat eraiki behar du Estatuaren aurrean”.

“Zigor-epai bat iristen bada, sortuko den haustura politiko eta emozionala Estatut-aren kontrako sentzentziak eragindakoa baino handiagoa izango da. Sortuko duen haserre demokratikoa olatu geldiezina izango da”.

“Banderek ez dute jaten ematen. Errepublika nahi dugu, hain justu, estatu baten tresnak behar ditugulako ezinbestean, Kataluniako herritarren bizi baldintzak hobetzeko”.

“Nire alabei horma jausi dadin bide berri bat aurkitzeko nahikoa inteligenteak eta erabakigarriak izan ginela esateko gai izan nahiko nuke”.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak onartzeko baimena emango duzu eta cookie-en politika onartuko duzu. Sakatu esteka, informazio gehiagorako ACEPTAR
Aviso de cookies