Herri Libre Bat dinamika Bilbon aurkeztu da

Larunbatean Gure Eskuk bi urtetako plangintza aurkeztu zuen. Bilboko Kafe Antzokian 150 pertsona baino gehiago bildu ziren eta kultur ikus entzunezkoen artean Esku eta Txo maskota berriak ezagutzera eman ziren.

Bestalde,  Herri Libre Bat dinamika berriak izango dituen une eta ekintza garrantzitsuen berri eman zuten Josu Etxaburu eta Irantzu Perellok, baita gaur egungo testuinguruaren irakurketa bat egin ere.

Gainera, hurrengo datetan kokatu zuten Gure Esku: Korrika, aberri eguna eta apirilaren 13a besteak beste.

Gure Esku
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.