Uztailaren 10ean, Euskal Herriko eta Kataluniako gizarte erakundeok askatasunaren eta autodeterminazio eskubidearen alde elkarrekin antolatutako lehen mobilizazioa aurkeztuko dugu.
2022ko udarako aurreikusita dagoen mobilizazio handi honen helburu politikoak, gakoak eta ezaugarri nagusiak bertan azalduko ditugu. Zalantzarik gabe, ekintza ikusgarria, parte-hartzailea eta sinbolismo handikoa izango da.
Aurkezpena bera datorren urteko mobilizazioaren lagin txiki bat izango da. Bikoitza eta aldi berekoa: batera egingo dugu Katalunian eta Euskal Herrian.
Euskal Herrian, bi ekitaldiz osatutako aurkezpena izango da:
Katalunian ere, bi ekitaldiz osatutako aurkezpena izango da:
Behatokietako ekitaldi politikoak jendearentzat irekiak izango dira. Mendietako ekintzei dagokienez, Pedraforca argiztatzeko ekintzan parte hartzea mugatua izango da, eta Aiako Harriaren kasuan, aurrez izena eman beharko da (www.gureesku.eus/denda).
Litekeena da baldintza meteorologikoak gora-behera deialdietan aldaketak egin behar izatea.