Joan den asteburuan ‘Erreferenduma ez da delitua’ lelopean Donostian antolatutako manifestaziojendetsuak erakutsi du euskal gizartearen kontzientziak astindu dituela Kataluniako buruzagi sozial eta politiko subiranisten aurkako epaiak.
Elkartasuna adierazteaz gain, herritarron oinarrizko eskubide eta askatasunen defentsa egin genuen kalean milaka lagunek. Mugarri bat jarri genuen, partekatzen dugun elkargunea sendotuz, Euskal Herrian urrats berriak egiteko, gure etorkizuna erreferendum bidez erabakitzeko bidean.
Aurrera begira jarri gara, baina bizi dugun larrialdi demokratikoa dugu aurrez aurre. Kataluniako epaia eta Altsasuko gazteena txanpon beraren bi aurpegi dira. Hori irudikatuko dute larunbatean Bartzelonan zein Iruñean egingo diren bi mobilizazioek: ez etsi, aurrera egin eta egoera aldatzeko determinazioa. Bertan izango da Gure Esku.
Josu Etxaburu eta Amalur Alvarez bozeramaileak buru, ordezkaritza bana izango da Iruñean eta Bartzelonan, hurrenez hurren.