Mosaiko erraldoia

2014ko azaroaren 8an 10.000 lagunek inoiz egin den pertsonez osaturiko mosaikorik handiena osatu zuten Donostiako Zurriola hondartzan. Ekimenak bi helburu zituen: batetik, Euskal Herriak erabakia gauzatzeko bere bidea eraikitzen ari zela adieraztea eta, bestetik, Kataluniak azaroaren 9an egin behar zuen galdeketari babesa ematea eta eskoziarrak urrian egindako galdeketagatik zoriontzea. Bertaratutako lagunek hautetsontzi erraldoi bat irudikatu zuten, Euskal Herriak bere bidea abiatu eta bere hautetsontzia edukiz bete behar zuela adierazteko: http://youtu.be/6v7vqxAwFJg

Gure Esku
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.