Muxikan saldu dute Tripontziaren sari nagusia

‘Tripontzia burujabetzara bidean’ komiki digitalaren salmenta sustapenarekin batera, 52.000 euro zozketatu ditu Gure Eskuk. Gaur eguerdiko 12:00etan egin da zozketa, Beasainen (Gipuzkoa), notarioaren aurrean, eta baditugu zenbaki saridunak.

Zenbaki irabazlea Muxikan (Bizkaia) saldu da: 20282. 30.000 euroko sari nagusia zenbaki horren ‘Diaspora’ serieak irabazi du. 2.000€-ko sariak eramango dituzte zenbakiaren gainerako serieak dauzkatenek: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Behe Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa. Bigarren zenbaki sariduna Beasainen saldu da: 13402, eta 1.000 euro jasoko ditu zenbaki horren serie bakoitzak. Beasaingo ikastolako kideek saldu dute zenbaki hau; gero eta gehiago dira Gabonetan Espainiako Loteria saltzeari utzi, eta Gure Eskurekin elkarlanean, Tripontzia banatzeko hautua egiten ari diren eragileak.

Ezinbesteko bultzada

Tripontzia Gure Eskuren finantziazio iturri nagusietako bat da. Aurtengoan, gainera, irabazien zati bat euskal kulturgintza ikuspegi estrategiko batetik sustatzeko proiektu batera bideratuko du. Kultur ekosistemako hainbat eragileren arteko elkarlanean oinarritzen da aipatu egitasmoa, eta garatze bidean dagoenez, aurrerago eman ahal izango da xehetasun gehiago.

Gure Eskuri dagokionez, Hamaika Gara ekimena finantzatzera bideratuko du diruaren zati handiena. Hain justu, erreferendumaren aldeko ekimen honen baitako urteko plangintza lantzeko eta adosteko, ‘Bizkarrezurra‘ deitutako hausnarketa eta eztabaidarako saioa egingo du Gure Eskuk larunbata honetan, goizeko 10:00etatik 12:30etara. Saioa telematikoki egingo dugu, eta herri dinamikarekin bat egiten duen herritar orori irekia egongo da, betiere, aurrez labur.eus/bizkarrezurra helbidean izena emanda.

Gure Esku
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.