Nazioarteko Konferentziak

Apirilean, Gure Eskuren Itsasargia Nazioarteko Konferentzia ospatu zen Ficoban (Irun). Jon Olanok moderatutako lehenengo mahai-inguruak, “Lurralde gatazken konponbidea Europako eremuan” izenburupean,  Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako kazetariak elkartu zituen; hots, Iñaki Soto (Gara), Ferran Casas (Nacio Digital) eta Maria Obelleiro (Nós Diario). Bigarrenean, Zelai Nikolas moderatzaile lanetan eta  “Herritarron aktibazioa olatu subiranista berrian” hizpide, Patricia Mac Bride irlandarra (Ireland´s Future), Elena Jimenez katalana (Omnium Cultural), Maggie Lenon eskoziarra (Women for Independence) eta Josu Etxaburu euskalduna (Gure Esku) izan genituen mahaiaren bueltan.

Bi mahai-inguruen artean agerraldi politikoa egin genuen eta bertan, Josu Etxaburu bozeramaileak eta Irantzu Perello abokatuak Itsasargia eztabaida prozesuan adostutako proposamen politikoa plazaratu zuten.

 

Gure Esku
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.