Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko lehendakariak hitzaldia eskainiko du Gasteizen

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea Gasteizen izango da ekainaren 4an. Gure Esku herri mugimenduak gonbidatuta, “Del referéndum imposible al referéndum inevitable” —Ezinezko erreferendumetik, ezinbesteko erreferendumera— konferentzia eskainiko du Gasteizko Europa Jauregiko Francisco de Vitoria auditorioan. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izango da.

Kataluniako prozesuaren aurkako epaiketaren azkenengo fasean eta hauteskunde ziklo bat amaitu berritan, aukera izango dugu Torrenten eskutik jasotzeko egungo egoeraren berri. Urriaren 1eko erreferendumaz ere jardungo du, baita aurrera begirako asmoez ere, eta bidegurutzearen aurrean egin beharreko urratsez, betiere erabakitzeko eskubidea eta erreferenduma —tresna demokratiko gisa— ardatz hartuta; hain justu, Gure Eskuren erreferendumaren aldeko herri ekimenaren aurkezpen bira egiten ari den honetan.

440 lagunentzako edukiera du auditorioak, eta, beraz, lekua ziurtatu nahi dutenei izenematea.gureesku.eus webgunean lehenbailehen izena emateko deia egiten diegu.

Gure Esku
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.