Bizi dugun osasun krisiak salbuespenezko egoera batera eraman gaitu, eta azalera ekarri ditu lehendik ere mahai gainean zeuden hamaika auzi. Ertz horiek jorratzen ari da Gure Esku, alor anitzetako pertsona erreferenteei hitza eman eta etorkizunera begirako hausnarketa partekatuak sustatuz, ‘Gelditu. Hausnartu. Erabaki’ solasaldi digitalen bidez.
Apirilaren 23az geroztik, bost saio antolatu dira dagoeneko eta hauen arrakasta ikusita, beste bost ataleko bigarren ziklo bat abiatuko du bihar, formatu berean: bi hizlari elkarren artean solastuko dira, ordu erdiz, eta dagokien gaiari buruz egiten duten egoeraren analisia eta euren ustez behar diren aldaketak eta hartu beharreko erabakiak partekatuko dituzte.
Hauek dira zikloa osatuko duten saioak:
Zaindu zaintzen gaituen hori | Maiatzak 14 · 19:00 *Euskaraz
Krisi ekonomikoa: lehengo lepotik burua | Maiatzak 19 · 19:00 *Euskaraz
Teknologia: askatasuna eta kontrola | Maiatzak 21 · 19:00 *Gaztelaniaz
Euskara: etxealditik etorkizunera begira | Maiatzak 26 · 19:00 *Euskaraz
Klima eta natura: zirt edo zart egiteko unea | Maiatzak 28 · 19:00 *Euskaraz
Elkarrizketak zuzenean ikusi ahalko dira, baita gerora ere, Gure Eskuren Youtube-ko kanalean: https://labur.eus/JdS70