Tripontziak 74.000€ banatu ditu Deustun

‘Tripontzia burujabetzara bidean’ komiki digitalaren salmenta sustapenarekin batera, 94.000 euroko zozketa abiatu zuen joan den irailean. Lau hilabete eta gero, gaur goizeko 09:30ean egin da zozketa, Beasainen, notarioaren aurrean, eta baditugu zenbaki saridunak.

Zenbaki irabazlea Deustun (Bilbo) saldu da: 08121. 60.000 euroko sari nagusia zenbaki horren ‘Lapurdi’ serieak irabazi du. 2.000€-ko sariak eramango dituzte, zenbakiaren gainerako serieak dauzkatenek: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Diaspora.

Bigarren zenbaki sariduna Azpeitian saldu da: 24628eta 1.500 euro jasoko ditu zenbaki horren serie bakoitzak.

17541 da hirugarren zenbaki sariduna, Aieten (Donostia) saldua. 1.000 euro jasoko ditu zenbaki horren serie bakoitzak.

Gure Esku
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.