Tripontziaren 74.000€ irabazi ditu Bilboko kultur talde batek 08121 zenbakiarekin

‘Tripontzia burujabetzara bidean’ komiki digitalaren salmenta sustapenarekin batera, 94.000 euro zozketatu zituen Gure Eskuk hilaren 20an —Beasainen, notarioaren aurrean— eta gaur banatu ditu sariak, Deustuko Bidarte Udal Aretoan (Bizkaia).

08121 zenbakiarekin, Jantzazaleak kultur taldeak irabazi du 60.000 euroko sari nagusia eta baita zenbaki horren gainerako zazpi serieei dagozkien 2.000 euroak ere. Beraz, 28 laguneko taldeak, orotara, 74.000€ jaso ditu gaur.

Bigarren zenbaki sariduna Azpeitian tokatu da: 24628, eta 1.500 euro jaso ditu zenbaki horren serie bakoitzak.

Eta 17541 da hirugarren zenbaki sariduna, Aieten (Donostia) saldua. 1.000 euro jaso ditu zenbaki horren serie bakoitzak.

Josu Etxaburu bozeramaileak banatu ditu sariak, irabazleak zoriontzearekin batera.

Gure Esku
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.