HERRITIK JAIOA

Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu herritarra da. Euskal Herriko lurraldeetan etorkizun politikoa erreferendum bidez erabakitzea helburu duena, normaltasunez, libre eta demokratikoki.

2013an sortu zen, eta, ordutik, kultura demokratikoan eta bizikidetzan sakontzeko dinamika eta mobilizazio ugari antolatu ditu, herritarren parte hartzea eta ahalduntzea ardatz hartuta, eta balore demokratiko eta baketsuak oinarri.

Eragile autonomo eta autofinantzatua da Gure Esku eta dinamika sendotzeko helburuarekin, bazkidetza kanpaina jarri berri du martxan. Erabakitzea herritarron esku dago. Egizu posible!

Ibilbidea

2007
2017 aurrekariak
Aurrekariak
Gure Esku dinamika herritarrak Gipuzkoako Goierri eskualdeko Idiazabal herrian du bere jatorria. Nazioen Mundua ekimena izan zen bere hazia. Idiazabaletik Goierrira egin zuen salto eta, azkenik, Euskal Herri osora zabaltzeko gaitasuna izan zuen. Ikusi: www.gaztazatibat.eu
2014
2014 Durango-Iruñea
Durango-Iruñea
Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko 150.000 lagun eskuz esku elkartu ziren Durangotik Iruñerako 123 kilometro batu zituen giza katean. Egitasmoa antolatzeko 170 herri batzorde baino gehiago aritu ziren lanean eta 900 autobus antolatu ziren Euskal Herri osoko herrietatik. Ideia argia zen, euskal herritarrok elkarrekin zer egitera iritsi gintezkeen sinestea nahi genuen eta guztion artean lortu genuen. BIDEOA
2015
18399467433_f281837040_o
Jostunak
Jostunak dokumentalak azaltzen du nola joan zen zabaltzen giza katearen dinamika, proiektu xume izatetik ekainaren 8an 150.000 herritar biltzeraino. Herritar anonimoen testigantzak eta Euskal Herriko hainbat pertsonalitateen gogoetak jasotzen ditu filmak. Eriz Zapirain da zuzendaria eta gidoia Zapirain berarena eta Ion Telleriarena da.
2018
2018 Herritarron Ituna
Herritarron ituna
Euskal Herriko alor eta profil anitzeko 1.000 eragile eta norbanako baino gehiagok dinamika parte hartzaileen bidez idatzitako itun herritarra da. Erabakitzeko beharra irudikatzen duten 2019 arrazoi jasotzen ditu. 2017ko ekainean Bilbon aurkeztu zen egitasmoa, mobilizazio jendetsu batean, eta 2018ko ekaineko giza katean plazaratu genuen, Donostia, Bilbo eta Gasteiz batu zituen giza katean. Eusko Legebiltzarrean eta...
2019
2019-kataluniarekin
Kataluniarekin
Hamaika dira azken hilabeteotan, herri erantzun gisa, Kataluniara bidali ditugun elkartasunezko besarkadak: manifestazioak Bilbon eta Donostian, elkarretaratzeak herriz herri, hitzaldiak —Mas eta Ibarretxerekin, Quim Torrarekin…—, mahai-inguruak, Bartzelonara bidaiak, ikus-entzunezkoak, gutunak, mezuak… Elkartasunetik elkarlanera jauzi egiteko konpromisoa adierazi du Gure Eskuk eta aurrerantzean askatasunerako bidea elkarrekin egiteko bide berriak esploratzeko konpromisoa adierazi du.  
2020
Gure Eskuk eta Hamaika Gara ekimenaren inguruan bat egin duten Euskal Herriko alor anitzetako 24 eragileek agerraldia egingo dute Bilboko Areatzako loreen merkatuan, uztailaren 3rako antolatu duten mobilizazio nazionala aurkezteko.
Hamaika Gara
Martxoaren 11ean, Gure Esku eta beste 23 eragilek Hamaika Gara dinamika martxan jarri genuen. Erreferendum bidez erabakitzearen aldeko atxikimendu eta konpromiso pilaketa masiboa izan zen ‘Hamaika Gara’ egitasmoa. Covid-19aren pandemiak erabat baldintzatu zuen egitasmoa, hala ere, 21.389 sinadura biltzea lortu zen. 2023ko otsailaren 6an Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun batzordean aurkezpena egin Genuen....
photo_2021-07-15 23.08.56
Hamaika Gara erreferendumaren alde
Uztailaren 3an “Hamaika Gara erreferendumaren alde” lelopean mobilizazio jendetsua egin zen Bilbon. Erabakitzeko eskubiderik gabeko estatuturik ez lukeela onartuko esan genuen bertan. https://www.youtube.com/watch?v=dBOwGFnkgaU      
2022
Pirinioetako Bidea
Pirinioetako Bidea
Uztailaren 2an Katalunia eta Euskal Herriko herritarrek 300 gailurretik gora argiztatu zituzten Kantauritik Mediterraneora, Pirinioetako Bidea ekimena deituriko mobilizazioan. https://www.youtube.com/watch?v=F8jAjidoF4U  
2023
Ficoba
Nazioarteko Konferentziak
Apirilean, Gure Eskuren Itsasargia Nazioarteko Konferentzia ospatu zen Ficoban (Irun). Jon Olanok moderatutako lehenengo mahai-inguruak, “Lurralde gatazken konponbidea Europako eremuan” izenburupean,  Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako kazetariak elkartu zituen; hots, Iñaki Soto (Gara), Ferran Casas (Nacio Digital) eta Maria Obelleiro (Nós Diario). Bigarrenean, Zelai Nikolas moderatzaile lanetan eta  “Herritarron aktibazioa olatu subiranista berrian” hizpide, Patricia...
euskal herritik mundura
Euskal Herritik Mundura
Uztailean Frantziako Tourra izan genuen gurean, hiru etapa osorik gure lurretan eman eta laugarren batean iparraldeko zenbait eremuetatik igaroz. Pirinioetako alde bateko zein besteko estatuen kontakizunari ikurren bidez aurre egiteko deialdia egin genuen, munduak ikus zezan ezarritako mugaren alde bietan herri bera dagoela eta gure artean mugarik ez dugula nahi. Deialdiari milaka lagunek eman zioten...
2013
2013 sorrera
Sorrera
Erabakitzeko eskubidearen alde dozenaka herritar bildu zituen 2013ko ekainaren 8an Gure Esku Dago ekimenak bere aurkezpenean, Ficoban (Irun). Urtebete barru giza kate erraldoia egitearen erronka jarri zen mahai gainean. Hiru printzipio oinarri hartuta hasi zuen dinamikak bere ibilbidea: 1) Herri bat gara 2) Erabakitzeko eskubidea dugu eta 3) Herritarron garaia da.  
15120571673_d23d109751_o
Mosaiko erraldoia
2014ko azaroaren 8an 10.000 lagunek inoiz egin den pertsonez osaturiko mosaikorik handiena osatu zuten Donostiako Zurriola hondartzan. Ekimenak bi helburu zituen: batetik, Euskal Herriak erabakia gauzatzeko bere bidea eraikitzen ari zela adieraztea eta, bestetik, Kataluniak azaroaren 9an egin behar zuen galdeketari babesa ematea eta eskoziarrak urrian egindako galdeketagatik zoriontzea. Bertaratutako lagunek hautetsontzi erraldoi bat irudikatu...
19029025425_fa9c949c0a_o
Bost estadioak
Euskal Herriko bost hiriburutan hautetsontzi erraldoiak eraiki zituen GEDek, egun osoko egitaraua izan zuen ekimenaren bidez. Ordura arte Ehuntzen kanpainan protagonismoa izandako oihalek hiriburuak hartu zituzten, oihal kate erraldoiak eginez. Arratsaldez, ekitaldiak egin ziren Bilboko San Mamesen, Donostiako Anoeta, Baionako errugbi zelaian, Iruñeako zezen plazan eta Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan. 2015eko ekainaren 21ean Euskal...
2018 giza katea
Giza katea
Donostia, Bilbo eta Gasteiz batzen dituzten 201,9 kilometroko giza katean 175.000 euskal herritarrek parte hartu zuten, eskutik helduta. Erabakitzeko eskubidea ardatz hartuta, Euskal Herrian bizirik dauden aldarrikapen ugari batu zituen egitasmoak: “Herri bezala dugun gaitasun kolektiboa erakusten ari gara kalean. Aldarri horien guztien muinean erabakimenaren auzia dago. Bertan, Euskal Herrian, erabakitzeko beharrak elkartzen gaitu”. Erabakitzeko...
44123519710_2cd70d7fc6_o
Herri galdeketak
Etxarri Aranatzen eta Arrankudiaga-Zollon abiatutako galdeketen ildoari jarraiki, bi urtean 208 herritan egin ditugu kontsultak estatus politikoari edo erabakitzeko eskubideari buruz; Euskal Herriko biztanleriaren herena bizi den eremuan, hiriburu bat barne —Donostia—. 1.061.058 lagunek izan dute botoa emateko aukera eta horietatik 218.248k hartu dute parte; ,56k.  
2021
Arantzazuko Adierazpena 1
Arantzazuko Adierazpena
Gure Eskuk sustatuta, Euskal Herri osoko erreferentziazko 100 lagunek herri adierazpen bat egin zuten Arantzazuko Gandiaga Topagunean, Oñatin.  Josu Etxaburu bozeramaileak adierazi zuenez, “Euskal Herriko gehiengo sozial zabal bat ordezka dezaketen pertsonengana” jo genuen, haien bidez herritarron borongatea edo herri-gogoa ikustarazi asmoz. Adierazpenarekin bat egin zutenen artean daude, esaterako, Juan Jose Ibarretxe, Laura Mintegi, Garbiñe...
photo_2021-07-16 01.01.58
Pirinioetako Bidearen aurkezpena
Uztailaren 10ean Pirinioetako Bidearen aurkezpena egin genuen, ANC, Omnium Cultural, FEEC eta Artistes per la Republicarekin batera. Egun horretan Aiako Harria eta Pedraforca argiztatu ziren, urtebetera egin asmo zenaren erakusle gisa.  https://www.youtube.com/watch?v=dNGxGtQ7yHM
Itsasargia_1
Itsasargia Prozesua
Udazkenean Gure Eskuri sendotasun ideologiko eta eratzaile handiago bat emateko asmoz, Itsasargia prozesua jarri genuen martxan, bertan Gure Eskuren datozen urteetarako norabidea adostu genuen. https://www.youtube.com/watch?v=RwWFtTR559E    
10. urteurrena
10 urte baino ez
Ekainean, Gure Eskuko kideok elkarri begietara begiratu eta topa egiteko aukera izan genuen Portugaleten, 10 urte hauetan egindakoak gogoratu eta egingo ditugunak irudikatu genituen. Ekitaldian, Euskal kulturak eta politikak bat egin zuten erabakitzeko eskubidearen inguruan. Maitane Sarralde izan genuen dantza esekiaren bidez burujabetza prozesuan sortzen zaizkigun beldurrak, korapiloak eta horiek askatzeko beharrak islatuz, Gotzon Barandiaran...
euskal herriak erabaki
Euskal Herriak erabaki
Irailean Espainiako Vuelta ere gure lurretatik igaro zen eta Frantziako Tourrak bezala, Iparralde eta Hegoaldeko errepideak erabili zituen lasterketarako. Txirrindulariak Euskal Herrira Xiberutik sartu ziren eta hurrengo etapa Nafarroan eman zuten bere osotasunean. Tourreko hari beretik, deialdi berri bat egin genuen errepideetako bazterrak gure ikurrekin betetzeko. Beste behin ere argi geratu zen lasterketa Euskal Herritik...
pertsonak eman dute bozka herri galdeketetan
herritarrek eman diote eskua elkarri azken giza katean
gaur egun Gure Eskuk dituen bazkideak

Antolaketa

200 herri ingurutan daude osatuta Gure Eskuren taldeak. Herri bakoitzak bere taldea badu ere, guztiak koordinatuta daude, Herrialde Batzarren bidez. Adin, jaioterri eta pentsamolde anitzetako boluntarioak eta bazkideak dira dinamikaren bihotza. Taupada horiek guztiek gidatzen laguntzen du talde teknikoak.

Zuzendaritza kontseilua

Anartz Goia, Andoni Rodriguez, Beñat Sarasola, Egoitz Albizu, Eli Zubiaga, Garazi Basterretxea, Iñigo Urrutia, Irantzu Perello, Josu Etxaburu, Joxi Martin, June Romatet, Paula Roson, Pello Urzelai, Unai Beaskoetxea, Unai Jimenez, Unai Oiarzabal, Zelai Nikolas.

GURE ESKU

Gure Esku
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.