Gure Eskuk bigarren konferentzia subiranista egingo du otsailaren 28an, Bilbon, “Burujabetza eta naziogintza lehian XXI. mendean” izenburupean.
Burujabetzaren eta naziogintzaren ideiak bueltan dira mundu osoan. Baina zer oinarri eta balioren gainean datoz bueltan? Nabaria baita toki askotan ideia erreakzionarioei lotuta datozela: xenofobia, bazterkeria, feminismoaren kontrako jarrera, eskubideen ukazioa… Eta zein da beste eredua? Zein oinarri ditu?
Hori dena aztergai izango da konferentzian.
Konferentziak Euskal Herriko mugimendu zabal eta anitzaren bilgunea eta gogoeta-eremua izan nahi du. Horregatik, eta gaia pil-pilean dagoelako eta elkarrekin pentsatzea beharrekoa delako elkarrekin jarduteko ere, izena emateko gonbidapena egin nahi dizuegu.








