Burujabetza desagertzear omen zegoen, globalizazioaren ondorioz. Ez zen desagertu, noski, eta globalizazioaren gaur egungo krisian, indartsu ageri zaigu kontzeptu eta praxi politiko gisa. Iraultza teknologikoak estatuen arteko lehia basatia berpiztu du, eta potentzien arteko eragin-eremuak birmoldatzen ari dira. Eragin-eremu horiek finkatzeko orduan, subiranotasunaren muinean dauden galdera klasikoak mahaigaineratu zaizkigu berriro ere: nork agintzen du non...