Gure Eskuren ikurrina Tourreko aurkezpeneko eszenatokira eta Tourreko lehendakariaren eskuetara heldu da

Gaur Frantziako Tourreko aurkezpena ospatu da Bilbon. Tourreko lehendakari den Christian Prudhommek argazkia atera du Eusko Jaurlaritzako eta Bilboko Udaleko ordezkariekin batera Fan Zonean, Berria egunkariaren gunean.

Arratsaldean zehar “Euskal Herriak erabaki – Basques decide” lelodun ikurrin ugari ikusi ditugu kaleetan zehar eta aurkezpenaren gunean.  Eta aurkezpen ekitaldian Euskal Herriaren aldarria eszenatokiraino heldu da! Izan ere, Neomak taldeko kideek zaleek emandako ikurrina hartu eta “Euskal Herriak erabaki leloa” lau haizetara zabaldu dute.

Hurrengo hitzordua larunbatean izango dugu! Geure aldarria lau haizetara zabalduko dugu!

 

 

Gure Esku
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.