Gaur Gure Eskuk EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemosek Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako akordioaren balorazioa egin du. Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko pausu bat dela adierazu du JosuEtxaburuk, baina ez dela nahikoa, norabide horretan oraindik bide luzea baitago egiteko. Hona hemen Josu Etxaburuk Gasteizko Legebiltzarrean egin duen agerraldiko testua: Gure Eskuk behin eta berriz aldarrikatu du gure herriaren erabakitzeko...
  Martxoaren 25ean Gure Eskuk agerraldi jendetsua egin zuen Bilboko Bizkaia Aretoan, 2023ko Frantziako Tourrean Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko sortu duen “Herri bat gara, Euskal Herriak erabaki” dinamika aurkezteko. Aurtengo Tourreko lehen hiru etapak bere osotasunean gure lurraldeetan hasi eta amaituko dira: lehena, uztailaren 1ean Bilbon izango du hasiera eta amaiera; bigarrena, Gasteiztik Donostira...
Gure Eskuk Irlanda, Eskozia, Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko hizlariak mahaiaren bueltan jarriko ditu, “lurralde gatazken konponbidea Europako eremuan” eta “herritarron aktibazioa Europako olatu subiranista berrian” hizpide; eta azaroaz geroztik abian duen Itsasargia eztabaida herritarraren ondorioen berri emango du, adierazpen politiko bat eginez. Halaber, Euskalgintzak deitutako manifestazioarekin bat egin du Gure Eskuk: “Apirilaren 22an, burujabetzaren alde...
Gure Eskuk agerraldi bat egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean, eta erabakitzeko eskubidea lege bilakatzeko, “adierazpenetatik harago, proposamenak egiteko, zirrikituak bilatzeko, alternatibak lantzeko eta indarrak biltzeko” dei egin die legebiltzarkideei. Josu Etxaburu bozeramailearen hitzartzea prentsaurrean: Gure Eskuk askotan esan duenez, euskal gizartearen gehiengoaren borondatea argia da: erabakitzeko eskubidea erabili...
Izar eta Estel 2 liburuaren salmenta sustapenarekin batera, 52.000€ zozketatu ditu Gure Eskuk. Gaur goizean egin da zozketa, Beasainen (Gipuzkoa), notarioaren aurrean, eta baditugu zenbaki saridunak. Zenbaki irabazlea Deban (Gipuzkoa) saldu da: 33353. 30.000€-ko sari nagusia zenbaki horren ‘Diaspora’ serieak irabazi du. 2.000€-ko sariak eramango dituzte zenbakiaren gainerako serieak dauzkatenek: Araba, Behe Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa,...
Itsasargia eztabaida herritarra da aurtengo Gure Eskuren dinamikaren ardatza. Eztabaida prozesuaren helburu nagusia Gure Eskuren datozen urteetarako norabidea adostea da. Burujabetzarako bidean jauzi bat egiteko asmoz, herri dinamikaren tesi eta lan-ildo nagusiak zein antolaketa eredua birpentsatzera doa. Josu Etxaburu bozeramaileak eman du prozesuaren berri: “Datorren ekainaren 8an 10 urte beteko ditu herri dinamikak, eta une...
Tripontzia salgai da. ‘Laguntzea erabakiz, erabakia lagundu’ da aurtengo kanpainaren leloa. Gure Eskuk burujabetza prozesu bati ekiteko txinparta izan nahi duen eztabaida herritar bat sustatuko baitu aurtengo ikasturtean, eta hain justu, bide horretan antolatuko diren ekintzak finantzatzeko ezinbesteko bultzada izango da Tripontzia. “Burujabetza ekonomikorako tresna garrantzitsu honi esker, aurreko ikasturtean 300 gailur argiztatzea lortu genuen”,...
Uztailaren 2an, katalan eta euskal herritarrok 300 gailurretik gora argiztatu genituen Pirinioetan, Euskal Herria eta Katalunia batuz, gure herrion autodeterminazio eskubidea aldarrikatu genuen. Josu Etxaburu eta Amalur Alvarez Gure Eskuren bozeramaileek “gailurretan bizitakoa gure memoria kolektiboan eta bihotzetan” geratuko dela esan dute, eta “burujabetza osoaren alde” aktibatzeko dei egin diete euskal herritar guztiei. Hona bozeramaileen...
430 kilometro daude Jaizkibeletik (Gipuzkoa) Cap de Creusera (Girona). Atlantikoaren gainean dago bata, eta Mediterraneoaren ertzean bestea. Pirinioek batzen dituzte, eta larunbata iluntzean, mendikatea gurutzatu duen argi-lerro erraldoi bat osatu dute milaka eta milaka katalan eta euskal herritarrek, 40 kilometrotara eta 360º’-tan ikus zitezkeen farol bereziak eta linternak erabiliz. Euskal Herriko eta Kataluniako entitate sozialek elkarlanean...
Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Bakartxo Tejeriarekin bildu gara gaur. Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren bidez, Gure Eskuk Legebiltzarrari dei egin dio erabakitzeko eskubidea arautzeko bidean hainbat konpromiso har ditzan. Bileraren ostean, konpromiso horiek zeintzuk diren azaldu dute prentsaurrean: “Azken aldian, bateko eta besteko ordezkari politikoak entzun ditugu, han eta hemen, erabakitzeko eskubidea hizpide...
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak onartzeko baimena emango duzu eta cookie-en politika onartuko duzu. Sakatu esteka, informazio gehiagorako ACEPTAR
Aviso de cookies