Uztailaren 10ean, Euskal Herriko eta Kataluniako gizarte erakundeok askatasunaren eta autodeterminazio eskubidearen alde elkarrekin antolatutako lehen mobilizazioa aurkeztuko dugu. 2022ko udarako aurreikusita dagoen mobilizazio handi honen helburu politikoak, gakoak eta ezaugarri nagusiak bertan azalduko ditugu. Zalantzarik gabe, ekintza ikusgarria, parte-hartzailea eta sinbolismo handikoa izango da. Aurkezpena bera datorren urteko mobilizazioaren lagin txiki bat izango da....
Uztailaren 3an Bilboko Areatzan egingo dugun mobilizazioaren xehetasunak iragartzen hasteko moduan gaude Hamaika Gara ekimenaren sustatzaileok. Hona hemen izen propio batzuk: Zetak, Olatz Salvador, Dupla eta Itziar Ituño. Horiek guztiek zuzeneko musika eskainiko dute Bilboko ibaian ibiliko den itsasontzi batetik. Dupla eta Itziar Ituñoren arteko elkarlanaren emaitza da, hain justu, Hamaika Gara abestia, eta urrian...
Bilboko Areatzara etorri gara, uztailaren 3an hemen bertan egingo dugun mobilizazio batera dei egitera. Ekintza honi buruzko xehetasunetan sartu aurretik, ordea, hau antolatzera eraman gaituzten arrazoiak azaldu nahiko genituzke. Nekez, neke handiz, baina pandemiari aurre egiten ari gara, eta dagoeneko, taldeko inmunitatea lortu ondorengo eszenatokian jarria dugu gure burua. Badirudi ez dagoela oso urrun, baina...
Garai latza bizi dugu. Esan gabe doa. Pandemia garaian, gure gizartea ispiluaren aurrean jarri dugu: zaurgarriak gara, eta aldi berean, uste genuena baino errelisilientzia eta indar handiagoa dugu. Eutsi egin diogu, eta oraindik ere egoera konplikatuan gauden arren, uste dugu laister izango dela eutsi bakarrik ez, eta aurrera egiteko unea. Gutako bakoitzaren ahalegina ezinbestekoa izaten...
Bizi dugun osasun krisiak datozen aste edo hilabeteetan etor litekeena aurreikustea zaildu egin digu, eta esan liteke, onerako edo txarrerako, gutxiago planifikatzera eta orainaldian gehixeago bizitzera eraman gaituela. Edonola ere, ez diogu etorkizunean pentsatzeari uko egin. Badakigu orain hartzen ari garen -edo zenbaitek hartuko dituzten- erabakiek urte luzetan izango dutela eragina. Kontua ez da, beraz,...
‘Tripontzia burujabetzara bidean’ komiki digitalaren salmenta sustapenarekin batera, 52.000 euro zozketatu ditu Gure Eskuk. Gaur eguerdiko 12:00etan egin da zozketa, Beasainen (Gipuzkoa), notarioaren aurrean, eta baditugu zenbaki saridunak. Zenbaki irabazlea Muxikan (Bizkaia) saldu da: 20282. 30.000 euroko sari nagusia zenbaki horren ‘Diaspora’ serieak irabazi du. 2.000€-ko sariak eramango dituzte zenbakiaren gainerako serieak dauzkatenek: Araba, Bizkaia,...
Hiru euskal herritarretik bik (%63k) uste dute beren etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea izan beharko luketela. Euskal Autonomia Erkidegoan herritarren %64 da erabakitzeko eskubidearen aldeko, Ipar Euskal Herrian %58 eta Nafarroan %63. Telesforo Monzon Laborategiak eta Parte Hartuz EHUko ikerketa taldeak kaleratu berri duten Naziometroaren lehen neurketaren ondorioetako batzuk dira. Oso baliotsu jo dugu burujabetzari buruzko...
Hamaika Gara ekimenari bultzada eman asmoz, ‘Altxa!’ ikuskizuna eta ekitaldi politikoa grabatu dugu Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Gure Eskuren webgunean bertan ikus dezakezu. Parte-hartzaileak: Hamaika Gara ekimenaren sustatzaileak Nazioarteko erreferentziazko pertsonak Zuzendaria: Amancay Gaztañaga Gidoilaria: Gotzon Barandiaran Aktoreak: Iraia Elias, Erika Olaizola eta Laura Penagos Musikariak: Eñaut Elorrieta, Ruben Caballero eta Dupla Bertsolaria: Amets Arzallus...
Hamaika Gara ekimenaren sustatzaileek ‘Altxa!’ izenpetu duten ikuskizuna eta ekitaldi politikoa eskainiko dute larunbata honetan; internet bidez eta hainbat herritan antolatu dituzten proiekzioetan ikusi ahalko da. Eragile sustatzaileek, nazioarteko erreferentziazko pertsonek eta hainbat kulturgilek parte hartuko dute ekitaldian: Erika Olaizola, Iraia Elias eta Laura Penagos aktoreek, Amets Arzallus bertsolariak, eta Eñaut Elorrieta, Ruben Caballero eta...
Sarean da Hamaika Gara ekimenaren abesti eta bideoklip berria! Dupla talde aguraindarra eta Itziar Ituño aktorearen arteko elkarlanaren emaitza izan da abestia, Iratxe Reparazek sortu du bideokliparen kontzeptua eta Venet Studio arduratu da bideoklipa zuzentzeaz. Era berean, bideoklipean parte hartu dute eta denon eskerrik beroena merezi dute Uribe Kostako Gure Eskuko kideek. Biba zuek!
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak onartzeko baimena emango duzu eta cookie-en politika onartuko duzu. Sakatu esteka, informazio gehiagorako ACEPTAR
Aviso de cookies