‘Tripontzia: Burujabetzara bidean’ komiki digitala eta urteberriko zozketa aurkeztu ditugu. Tripontziaren irabazien zati bat euskal kulturgintza babesteko eta ikuspegi estrategiko batetik sustatzeko proiektu batera bideratuko da. ‘Tripontzia: Burujabetzara bidean’ dagoeneko salgai da herriz herri zein online, http://tripontzia.eus-en. Amalur Alvarez Gure Eskuren bozeramaileak adierazi duenez, Tripontziak helburu bikoitza izaten du: ekonomikoa eta kulturala: “Gure Eskuren finantzazio...
Ia zazpi hilabete dira birus batek gure bizitza hankaz gora jarri zuenetik. Osasun krisiak gelditzera eraman gintuen, eta hark azaleratu zituen krisi sozialak eta ekonomikoak zer hausnartu eman digute. Ondorioztatu dugu bizi dugun egoeraren aurrean hamaika arrazoi gehiago pilatu ditugula burujabetzan sakontzeko bidea egiteko. Ezbairik gabe, osasuna, langabezia, zaintza edo hezkuntza dira, gaur gaurkoz, denon...
Euskal herritarrek eta katalanek “Freedom” hitza -askatasuna- irudikatuko dute argiez irailaren 5eko ilunabarrean Soudet gainean (Ereta, Bearno). Frantziako Tourraren 9. etapa (Pau-Laruns) bertatik igaroko da biharamunean, eta lasterketak eragin ohi duen mundu mailako arreta baliatuta, Gure Esku, ANC Kataluniako Asanblada Nazionala eta Llum i Llibertat deitzaileek mezu argi bat bidali nahi diote nazioarteko komunitateari: Katalunian...
Eusko Legebiltzarraren atarian agerraldia egin dugu herritarron mandatua gogorarazteko alderdi politikoei, EAEko hauteskundeen atarian. Bizi dugun osasun krisiak ez du mundua aldatu, baina bai munduari begiratzeko dugun modua. Argi ikusi dugu krisi honen irtenbidea ez ezik, etorkizun hobe eta justuago bat posible egiteko, aldaketak ezinbestekoak direla eta berreraikuntza hori herritarron eskutik etorri behar dela edo ez dela izango. Alarma...
‘Hemen erabaki, herritarrok erabaki’ goiburupean, aldarriz beteko dituzte bederatzi herritako plazak · Ehunka lagunek parte hartu zuten egitasmo beraren baitan hilaren 6 eta 7an, 50 herritan antolatutako ekimenetan · Udazkenean ekingo dio Hamaika Garak erreferendumaren aldeko sinadura bilketa masiboari   DEIALDIAK Arbizu – Herriko plaza [11:00-14:00] Bakaiku – Santio plaza [11:00-14:00] Bera – Herriko plaza [11:00-14:00] Doneztebe...
Bihar goizean izango dira Lezo eta Bilbokoak eta igandean gainerakoak · Nafarroako hainbat herritan hilaren 21ean antolatuko dute ekimena · Josu Etxaburu bozeramailea Bilboko ekimenean izango da bihar Gure Esku burujabetza eta erabakitzeko eskubidea sustatuko dituen elkarlanerako espazio berri bat artikulatzen aritu da azken urtean zehar gizarteko alor askotako eragileekin, eta harreman horiei esker, Hamaika...
Hamaika Gara material berria eskura dago jada online dendan! Gustu eta mimo handiz egindako diseinuak, egitasmoa babestu eta soinean eramateko. Kontsultatu denda.hamaikagara.eus webgunean.
Gure Esku burujabetza eta erabakitzeko eskubidea sustatuko dituen elkarlanerako espazio berri bat artikulatzen aritu da azken urtean zehar gizarteko alor askotako eragileekin, eta harreman horiei esker, Hamaika Gara ekimena abiatu zuen martxoaren 11n. Erreferendumaren aldeko sinadura bilketa bat ardatz hartuta, epe luzeko ibilbide bati ekin zioten hamaika eragilek [zerrenda osoa]. Bistan denez, egitasmoa aurkeztu eta egun gutxira, osasun krisiak den-dena...
Gelditzeari izua dion gizartea da gurea. Beti martxan egoteko agintzen diogu gure buruari, berdin lanak edo planak egiteko garaian, gurpilak biratzeari utziko dion beldur bagina bezala. Gurpil barruan itsu ibiltzen gara: gurpila beti martxan, eta gu, toki berean. Bizi dugun osasun krisiak gelditzera behartu gaitu. Gure gizartearen indargune nahiz ahuleziak muturrera eraman eta azalera ekarri...
Bizi dugun osasun krisiak salbuespenezko egoera batera eraman gaitu, eta azalera ekarri ditu lehendik ere mahai gainean zeuden hamaika auzi. Ertz horiek jorratzen ari da Gure Esku, alor anitzetako pertsona erreferenteei hitza eman eta etorkizunera begirako hausnarketa partekatuak sustatuz, ‘Gelditu. Hausnartu. Erabaki’ solasaldi digitalen bidez. Apirilaren 23az geroztik, bost saio antolatu dira dagoeneko eta hauen...
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak onartzeko baimena emango duzu eta cookie-en politika onartuko duzu. Sakatu esteka, informazio gehiagorako ACEPTAR
Aviso de cookies