Joan den asteburuan ‘Erreferenduma ez da delitua’ lelopean Donostian antolatutako manifestaziojendetsuak erakutsi du euskal gizartearen kontzientziak astindu dituela Kataluniako buruzagi sozial eta politiko subiranisten aurkako epaiak. Elkartasuna adierazteaz gain, herritarron oinarrizko eskubide eta askatasunen defentsa egin genuen kalean milaka lagunek. Mugarri bat jarri genuen, partekatzen dugun elkargunea sendotuz, Euskal Herrian urrats berriak egiteko, gure etorkizuna...
‘Erreferenduma ez da delitua’ goiburupean manifestazio jendetsua izan da gaur Donostian, Gure Eskuk deituta. Kataluniako buruzagi sozial eta politikoen aurkako epaia salatu eta oinarrizko eskubideen defentsan, kalera atera dira milaka euskal herritar. Manifestazioaren buruan joan dira: Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Gure Eskuren bozeramaileak, Lluis Llach, Carlos Garaikoetxea lehendakaria, Gema Zabaleta, Anari Alberdi, Fermin Muguruza,...
Procès-aren aurkako “epai bidegabeari” erantzunez, manifestu bateratua plazaratu dute Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikaletako ordezkariek eta alor anitzetako zenbait pertsona esanguratsuk. “Preso guztien askatasuna” aldarrikatu, konponbide politikoaren premiaz ohartarazi eta larunbaterako Gure Eskuk Donostian deitutako manifestazioari babesa agertu diote. Gure Esku herri dinamikak sustatuta, ‘Askatasuna. Konponbide politikoaren alde’ manifestua aurkeztu dute gaur eguerdian...
Demokraziaren aurkako eraso larria da Espainiako Auzitegi Gorenak berriki jakinarazi duen epaia. 9 eta 13 urteko bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete urriaren 1eko erreferendumarengatik bidegabeki akusatutako Kataluniako buruzagi sozial eta politiko subiranistei. Epaia ez ezik, prozesu judiziala bera ere ez da justua izan; arbitrariotasunez beteta izan da, funtsik gabeko akusazioetan oinarritu da, eta behin-behineko espetxealdiarekin...
Bilera erronda zabala egin du egunotan Gure Eskuk, Kataluniako egoera politikoaren inguruko hausnarketak lehen eskutik jasotzeko, prozesuaren aurkako sententziaren atarian. Elkarlanerako prestutasuna agertzeaz gain, bere konpromisoa adierazi du urratsak egiten jarraitzeko eskubide eta askatasunen eta autodeterminazioaren aldeko defentsan. Amalur Alvarez bozeramailea buru aurtengo Diadako manifestazioan parte hartu du Gure Eskuren ordezkaritza batek. Irailaren 11n Quim...
Kataluniako prozesuaren aurkako sententziaren atarian, eskubide indibidual eta kolektiboen aldeko defentsa aktiboa egiteko konpromisoa transmititu dio Gure Eskuk. Amalur Alvarez bozeramailea buru, Gure Eskuren ordezkaritza jaso du Generalitateko jauregian Quim Torra Kataluniako presidenteak gaur eguerdian. Kataluniako eta Euskal Herriko egoera politikoak aztertu dituzte, laburki, bileran; bereziki, prozesuaren aurkako sententziak oinarrizko eskubide eta askatasunen eta gure...
Preso politiko katalanei elkartasuna adierazi eta autodeterminazioaren aldeko jardunaren zilegitasuna aldarrikatuko du. Datorren irailaren 11n, Gure Eskuren ordezkaritza batek parte hartuko du Kataluniako Diadan, azken urteotan egin duen bezala. Aurten, oroitzapen berezia izango dute epaiaren zain dauden preso politiko katalanek. Gure Eskuk elkartasuna adierazi nahi die pairatzen ari diren bidegabekeriagatik. Nazio Batuen Erakundeko Atxiloaldi arbitrarioari...
Gure Eskuk deituta, Arantzazutik Urbiarako bidea (Gipuzkoa) egin dute 200 lagun inguruk, Kataluniako preso politikoekin elkartasunez eta oinarrizko eskubideen defentsan. Eguerdian, lazo hori itxurako mosaikoa osatu dute Urbiako zelaigunean [argazkia atxikita]. Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburuk ondorengo mezua irakurri dute. URBIAKO MEZUA Kataluniako buruzagi sozial eta politikoen aurkako epaiketa amaitu den honetan,...
Kataluniako prozesuaren aurkako epaiketaren amaierarekin bat eginez, “oinarrizko eskubide eta askatasunen aldeko borrokan konpromiso irmoa” adierazteko eta preso politikoei elkartasuna adierazteko baliatuko du hitzordua. Arantzazutik abiatu eta Urbia zelaigunean amaituko da. Amaitu da Kataluniako buruzagi sozial eta politikoen aurkako makrosumarioa. Eta sententzia jakin aurretik, 485 eta 611 egun bitarte daramatzate jada espetxean Jordi Cuixart, Jordi...
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak onartzeko baimena emango duzu eta cookie-en politika onartuko duzu. Sakatu esteka, informazio gehiagorako ACEPTAR
Aviso de cookies