Gure Eskuk gonbidatuta, ‘Ezinezko erreferendumetik, ezinbesteko erreferendumera’ hitzaldia eskaini du Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak Gasteizko Europa Jauregian. Amalur Alvarez Gure Eskuren bozeramaileak egin du agurra eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak hitzaurrea. Hona hemen Roger Torrent-ek azaldu dituen gako nagusiak: “Gure helburua da estrategia politiko bat diseinatzea, gaur ezinezkoa dirudien erreferendumetik saihestezina izango den erreferendumera...
Erreferendumaren aldeko herri ekimenaren egitasmoa herriz herri partekatzeko, aurkezpen bira egiten ari dira asteotan Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Gure Eskuren bozeramaileak. Etapa berri honetan, inoiz baino gehiago, “herritarren konpromisoa” ezinbestekoa izango dela azpimarratu dute saio hauetan: “Gero eta gehiago izan, urrunago eta azkarrago iritsiko gara”. “Herri erronka” izango den egitasmo berriari indartsu heltzeko, gaur...
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea Gasteizen izango da ekainaren 4an. Gure Esku herri mugimenduak gonbidatuta, “Del referéndum imposible al referéndum inevitable” —Ezinezko erreferendumetik, ezinbesteko erreferendumera— konferentzia eskainiko du Gasteizko Europa Jauregiko Francisco de Vitoria auditorioan. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izango da. Kataluniako prozesuaren aurkako epaiketaren azkenengo fasean eta hauteskunde ziklo bat amaitu berritan, aukera izango dugu...
Etapa berrirako helburu argi bat mahai-gaineratu zuen Gure Eskuk martxoaren 31n Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian: “Gure etorkizuna erreferendum bidez erabakitzea posible egitea”. Horretarako, “erronka kolektibo bat” izan asmo duen herri ekimen bat sustatuko du datozen hilabeteetan. Herri ekinaldi honen egitasmoa mota guztietako eragileekin partekatzen ari da Gure Esku, eta aurkezpen bira honekin herriz herri...
Bertan izan da herri mugimenduaren bozeramaile Amalur Alvarez. Bideo baten bidez zabaldu ditu auzitegitik atera ondorengo adierazpenak. Gaur Auzitegi Gorenean izan gara, 1elkartasuna adierazteko preso politiko katalanei. Auzipetu guztiei, eta, bereziki, bidegabeki espetxean daudenei gure babesa eta maitasuna transmititu nahi izan diegu; gurea, eta baita euskal gizartearen gehiengoarena ere. Lehen egunetik jarraitu dugu epaiketa hau...
Etapa berrirako “helburu argi bat” finkatu du Gure Eskuk, gaur eguerdian Bilboko Euskalduna Jauregian egin duen ekitaldian: “Gure etorkizuna erreferendum bidez erabakitzea posible egitea”. Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu bozeramaile berriek azaldu dituzte dinamikak datozen hilabeteetarako mahai-gaineratu dituen erronkak. “Erreferendum bidez erabakitzea lortzeko herri ekimen bat sustatuko dugu. Herritarrok erabakiko dugula, eta erabakitzen duguna errespetatuko...
Zuzendaritza Kontseiluko kide izango dira aurrerantzean. Lekukoa hartuko duten bozeramaile berriek martxoaren 31ko ekitaldian egingo dute lehen agerraldia. 2013ko ekainean Gure Esku Dago sortu zenetik izan dira Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas herri dinamikaren aurpegi eta ahots. Ia sei urte eta gero, bozeramailetzaren lekukoa esku berrietara pasatuko dute, baina buru-belarri segiko dute lanean GEDn eta...
Duela 80 urte Lluis Companys Kataluniako presidente zenak eta Jose Antonio Agirre lehendakariak elkarrekin exiliora egin zuten bidea oroitu dute Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Kataluniako zein Euskal Herriko hainbat eragile sozialek: Òmnium Cultural, ANC eta Gure Esku Dagok, besteak beste. Argullana herrian elkartu dira denak eta bertatik abiatu dute...
Eguerdiko 12:00etan abiatu da manifestazioa Donostiako Katalunia Plazatik Konponbidea, demokrazia, askatasuna goiburupean. Aste honetan Konponbide politikoaren alde deituriko manifestuaren sinatzaileetako batzuk eta ekitaldian parte hartu duten hizlariek osatu dute manifestazioaren burua. Ekitaldian, bestalde, Kataluniako herriekin senidetutako herrietako alkateek, Eider Rodriguez idazleak, Irantzu Perello Erabakizaleak elkarteko abokatuak, Carles Puigdemont presidentearen arreba Montsek eta Gure Esku Dagoren...
Konponbide politikoaren alde deituriko manifestu bat aurkeztu dute gizarteko alor anitzetako 68 herritar ezagunek, demokraziaren aurkako epaiketa hasi bezperan. Gizarteko alor anitzetako 68 herritar ezagunek babestu dute manifestua, eta aurkezpenean izan dira sinatzaileetako zortzi: Julen Telleria, Elixabete Garmendia, Jesus Uzkudun, Martxelo Otamendi, Amalur Alvarez, Iñaki Zarraoa, Begotxu Olaizola eta Txutxi Ariznabarreta. Telleriak eta Garmendiak irakurri...
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak onartzeko baimena emango duzu eta cookie-en politika onartuko duzu. Sakatu esteka, informazio gehiagorako ACEPTAR
Aviso de cookies