Tripontzia, ezinbesteko bultzada bat gailurrera bidean

‘Gailurra zain dugu’ da aurtengo Tripontziaren kanpainaren leloa, irabaziak Pirinioetako Bidea mobilizazioaren antolakuntza finantzatzera bideratuko baitugu, betik bat. Herriz-herri ez ezik, www.tripontzia.eus webgunean ere eskura daitezke boletoak.

Boletoekin batera, erosleak ‘Izar eta Estel’ haurrentzako liburua jasotzen du, bertsio digitalean, eta eskarri fisikoan eskuratu nahi izanez gero, herrietako Gure Eskuko kideen bidez egin dezake. Behin Tripontziaren bozketa eguna pasata, urtarrilaren 17tik aurrera, online ere erosi ahalko da euskarri fisikoa. Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal dira idazleak, Unai Gaztelumendi ilustratzailea eta Irati Majuelo itzultzailea. Azken honek euskaratik katalanera itzulpena egin du, liburu bera alde batetik ala bestetik irekita, euskaraz ala katalanez irakurri baitaiteke Izar eta Estelen istorioa.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak onartzeko baimena emango duzu eta cookie-en politika onartuko duzu. Sakatu esteka, informazio gehiagorako ACEPTAR
Aviso de cookies